Areetako erasoa salatzeko kontzentrazioan parte hartzera deitu du EH Bilduk

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 24a, 13:45

Sexu-eraso bat salatzeko elkarretaratzea, artxiboko irudian.

Joan den zapatuan Areetan emakume batek jazotako erasoaren harira, Getxoko EH Bilduk jakinarazi du Udalaren Bozeramaileen Batzordeak ez duela onartu emakumeen aurkako indarkeriazko kasuen aurrean erantzun publikoa emateko protokoloa martxan jartzea. Horren ordez, udal-adierazpena egin du. Getxoko EH Bilduk uste du horrelako eraso matxisten aurrean ezinbestekoa dela instituzioen inplikazioa, erasoak "tinko eta irmoki errefusatzeko" baita genero politika eraginkorrak osatzea ere, "jendarte matxista hau errotik deuseztatzeko".

Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak gaur, eguaztenerako, Xake plazan deitutako mobilizazioan parte hartzeko deia egin du koalizio abertzaleak. Deialdia 20:00etan da. "Aldarrikapen feministak zabalduko ditugu gure bizitzaren ertz guztietan, benetako parekidetasuna gure bizitzaren arlo guztietan lortu arte eta jarrera matxista txikienak ere erabat desagertu arte", iragarri du EH Bilduk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun