Beristainek beste urte baterako kontratua sinatu du Realagaz

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 25a, 19:19

Naiara Beristain gaur egindako agerraldian. © REALA

Naiara Beristain eta Reala futbol-taldea akordio batera heldu dira 25 urteko erdilari itzubaltzetarraren kontratua urte batez luzatzeko. Hala, klubak gaur jakinarazi duenez, 2018ko ekainaren 30era arte dauka kontratua. Beristainen ustez, datorren denboraldia liluragarria dirudi, pauso bat emango dugu aurrera eta klubak gugandik espero duen maila emango dugu".

Itzubaltzetarraren arabera, "jende gaztea oso baliagarria da Iberdrola Ligarako eta beteranok laguntza eman behar diegu, mailarik onena eskaintzeko". Erregina Kopari begira, Beristainek konfiantza agertu du: "ezustekoa eman dezakegu, formatuak bermatzen baitu, partida bakarrera jokatuko baita; asko daukagu lan egiteko horretarako, baina sailkapena lorgarria da".

Itzubaltzetarraren laugarren denboraldia izango da, kolore txuri-urdinak defendatzen; denboraldi bi egin zituen Zubietan, ondoren Valentzian beste bi egon zen eta iaz Realera bueltatu zen.

Erlazionatuak

Naiara Beristainek berritu du Valentzian

Iker Rincon Moreno 2015 uzt 16 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun