Itzubaltzetarraren arabera, "jende gaztea oso baliagarria da Iberdrola Ligarako eta beteranok laguntza eman behar diegu, mailarik onena eskaintzeko". Erregina Kopari begira, Beristainek konfiantza agertu du: "ezustekoa eman dezakegu, formatuak bermatzen baitu, partida bakarrera jokatuko baita; asko daukagu lan egiteko horretarako, baina sailkapena lorgarria da".
Itzubaltzetarraren laugarren denboraldia izango da, kolore txuri-urdinak defendatzen; denboraldi bi egin zituen Zubietan, ondoren Valentzian beste bi egon zen eta iaz Realera bueltatu zen.