Jaialdi independentista egingo dute zapatuan Txorimalon

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 26a, 10:05
Txorimalo gaztetxean egingo dituzte kontzertuak.

Algortako Ernai gazte-antolakundeak ikasturteari amaiera emateko jaialdia egingo du hilaren 27an, zapatuan. Batzeko hitzordua 18:00etan ipini dute, Getxoko Txorimalo gaztetxean, "Piztu sugar independentista" goiburuagaz. Sarrera 4 euroan egongo da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 18:00etatik aurrera, jolasak, musika eta giro «ezin hobea» egongo da gune autogestionatuan. Hala, askotariko jolasakaz hasiko dute eguna. Horien ondoren, kontzertuen txanda izango da: 20:00etan, Erasoka talde algortarra taularatuko da; ostean, 21:00etan, ekitaldi politikoa egingo dute; jarraian, Kupoavetechen eta Rotten XIII taldeen emanaldia izango da.

Kontzertuaren kartela:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun