Herri-kontsultak Uribe Kostan

Erabakitzeko "prest" daudela irudikatuko dute bihar Algortako Portu Zaharrean

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 26a, 16:33
Lemoiz, Gorliz, Plentzia, Urduliz, Barrika eta Sopelan egin du Gure Esku Dagok herri-galdeketa.

Eskualdeko sei herritan erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketa egin ostean, Uribe Kostako udalerri denak batu egingo dira eta mosaiko erraldoia egingo dute zapatuan, hilaren 27an, Algortako Portu Zaharrean; eskualdeko Gure Esku Dagoren talde denek bat egingo dute mobilizazio horretan. Jakinarazi dutenez, mosaikoan galdera-ikur bat irudikatuko dute. Hitzordua 12:00etan ipini dute, Portu Zaharreko beheko zelaigunean, eta horretan parte hartzera dei egin dute. Horregaz batera, ekainaren 10ean Bilbon egingo den aldarrikapen-egunera joateko deialdia egin gura dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun