Raspaseko kirolariak Europako txapelketaren B finala jokatu zuen pasa den domekan, 2.000 metroko distantzian; Díazek hirugarren egin zuen helmugan, Holanda eta Greziako ordezkarien ondoren. Bi postu horiek galdu zituen arraunlari getxoztarrak probaren azken txanpan, 200 metro baino ez zirenean falta. Azkenik ezin izan zion eutsi horri, baina oso pozik dago txapelketa horretan egindakoagaz, nor baino nor aritu baita lehian munduko txapeldun eta olinpiar dominak dituzten kirolariakaz. "Bide onean gaude, baina lan egiteko denbora gehiago behar dugu, lan-ildo honetatik jarraitu behar dugu finkatuago egon eta final handi batean lehiatzeko hurrengo nazioarteko txapelketan”, aipatu du.