Jasotako iradokizunak aztertu, kuantifikatu eta baloratu egin dira, gaiaren arabera eta Udaleko arlo erantzule zuzenaren arabera sailkatuz.
Jasotako ekarpenak honako arloakaz dute zerikusia: Hirigintza, Lanak, Zerbitzuak, Ondarea eta Etxebizitza (242); Ingurumena (229); Presidentzia –Zerbitzu Orokorrak, Udaltzaingoa, Babes Zibila eta Bide Publikoa– (63); Kultura (12); Ogasuna, Sustapen Ekonomikoa eta Giza Baliabideak (10); Giza Zerbitzuak eta Esku-hartze komunitarioa (6); Komunikazio, Herritarrei Arreta, Gardentasuna eta Herritarren Partaidetza (3).
Prozesuaren eremutik kanpo (Santa Ana) egiteko 56 proposamen jaso ziren eta beste 3 Udalaren eskumenekoak ez zirenak.