Olanik ez daukatenek eta zozketara joan gura dutenek, ostera, uztailaren 13a daukate zenbakia hartzeko, 19:00etatik 21:00etara arte. Egun berean egingo dute zozketa, 21:00etan. Azkenik, toldoak uztailaren 26an itzuli beharko dituzte, 19:00etatik 21:00etara arte. Salneurriei dagokienez, toldo erdia 45 euroan egongo da eta toldo osoa 90 euroan. Aurretik, 25 euroko seinalea eman beharko dute toldoa gura dutenek.
Egitaraua:
Uztailak 23, domeka
- o8:00-09:30 Ibilgailuak eremura sartu ahal izango dira, gauzak uzteko.
- 10:30 Paella-lehiaketan izena ematea.
- 12:00 Txalaparta-deia, UKTESTegaz.
- 12:05 Aurreskua.
- 12:10 Itxas Argia taldeko txikien dantza-emanaldia.
- 13:30-14:30 Paellen aurkezpena.
- 17:30 Sari-banaketa.
- 18:30 Erromeria, Oxabi taldeagaz.
- Egunean zehar, umeentzako jolasak.