Udako jaiak 2017

Uztailaren 30etik abuztuaren 6ra izango dira Itzubaltzeta eta Pinuetako jaiak

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 28a, 12:00

Itzubaltzeta/Romon eta Pinuetan, uztailaren 30ean emango diete hasiera jaiei; ospakizunak abuztuaren 6ra arte iraungo dute.

Egitaraua:

Uztailak 30, domeka

Nekazari Eguna

  • 09:00 Nekazaritza Azoka, Erromotruken laguntzaz, Kalamua kalean.
  • 12:00 Grafiti Eguna, Kalamua kalean. Gaia: jai-batzordearen 50. urteurrena.
  • 12:00 Poteo alaitua, Zasi Eskolagaz.

Abuztuak 1, martitzena

Brindis Eguna

  • 12:30 Poteoa, batukadagaz.
  • 15:00 Herri-bazkaria, Getxoko Etorkinen Plataformak antolatuta, Ibaiondon.
  • 19:00 Goitibehera guztiak, txosnagunean.
  • 19:30 Goitibeheren kalejira, herrian.
  • 21:00 Goitibeheren igoera, Txistulariaren aldapan.
  • 22:30 Txistor-jana, Dolores Ibarruri plazan.
  • 23:30 Erromeria, Dolores Ibarruri plazan.
  • 23:59 50 urteurreneko brindisa eta sorpresa, Dolores Ibarruri plazan.

Abuztuak 2, eguaztena

Txupinaren Eguna

  • 11:30-14:30 / 17:30-19:00 Txiki-gunea eta Txu-txu trena, Santa Eugenian.
  • 12:30 Felix Arnaizi omenaldia, Ibaiondon.
  • 12:30 Izen-ematea, edozein jaki egiteko sariketan, Cervantes plazan.
  • 14:30 Jakien aurkezpena, Cervantesen.
  • 16:o0 Edozein jaki egiteko sarien banaketa, Cervantes plazan.
  • 16:30 Kuadrillen arteko olinpiadak, Cervantes plazan.
  • 18:00 50 urteetan jai-batzordean egon direnei omenaldia eta flashmob-a, Kolas plazan.
  • 18:30 Buruhandiak, kalerik kale.
  • 19:30 Pregoia eta txupinazoa, Kolasen.
  • 19:45 Kalejira, fanfareagaz, kalerik kale.
  • 20:30 Dantza-erakustaldia, Zasi Eskola eta Berantzagigaz, txosnagunean.
  • 20:30 Bertso-saioa, txosnagunean.
  • 22:00 Zezensuzkoa, trenbide-pasagunea zegoen lekutik.
  • 22:00 Transformismoa, Ganeta plazan.
  • 23:00 Jaietan gozatu! Erasotzaileak akatu! manifestazioa, Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak deituta, txosnagunetik.
  • 23:30 Diskofesta, Dj Bullegaz eta herriko disko-jartzaileakaz, txosnagunean.

Abuztuak 3, eguena

Sombreru Eguna

  • 11:30-14:30 / 17:30-19:30 Txiki-gunea eta Txu-txu trena, Santa Eugenian.
  • 12:00 Trikitia, kalerik kale.
  • 15:00 Preso eta iheslari politikoen aldeko bazkaria, txosnagunean.
  • 19:00 Elkartasun-taloak, Gobelondo kalean.
  • 20:00 Harpa-kontzertua, elizan.
  • 21:00 Txapel-jaurtiketa txapelketa, Amalloa kalean.
  • 21:00 Bertso-jira, kalerik kale.
  • 21:00 Show Gaua, Dolores Ibarruri plazan.
  • 21:15 Dantza-omenaldia, Zasi Eskolagaz, txosnagunean.
  • 22:30 Kontzertuak: bertoko talde bat eta Soziedad Alkoholika, txosnagunean.
  • 22:30 Ekitaldia, Txosnagunean: jai-batzordeak 50 urte.

Abuztuak 4, barikua

Kuadrilla Eguna

  • 11:30-14:30 / 17:30-20:30 Txiki-gunea eta Txu-txu trena, Santa Eugenian.
  • 12:00 Txistulariak, herrian zehar.
  • 12:00 Erretiratuen bazkaria, nagusien etxean.
  • 13:30 Muztio Rallya, herrian zehar.
  • 14:00 Batukada, Santa Eugeniatik, Sarek antolatuta: Entzungo gaituzte: dispertziorik ez!
  • 15:00 Belaunaldien arteko kuadrilla-bazkaria, Ibaiondon.
  • 17:00 L. Poteo-rallya, Gobelaurreko errotondan.
  • 18:30 Fanfarrea, herrian.
  • 19:00 Elkartasun-taloak, Gobelondon.
  • 19:00 Dantzaldia, Ganetan.
  • 19:00 Herri-kirolak,  Maiatzaren Batan.
  • 19:00 Txahalkia dastatzea, jai-batzordeak antolatuta, Eusko Labelen babesagaz, Maiatzaren 1a kalean.
  • 22:00 Play-backa, Dolores Ibarruri plazan.
  • 22:30 Kontzertuak: bertoko talde bat, Huntza eta Joxe Replay, txosnagunean.
  • 23:59 Lekeitioko Deabruak, Dolores Ibarruri plazan.

Abuztuak 5, zapatua

Euskal Eguna

  • 08:00 Diana herrikoia, txosnagunean.
  • 09:00-11:00 Putxeren V. lehiaketa. Izen-ematea, Ganeta plazan.
  • 11:30-14:30 / 17:30-19:00 Txiki-gunea eta Txu-txu trena, Santa Eugenian.
  • 11:00 Motor klasikoak, txosnetan.
  • 11:00 Auto klasikoen topaketa, txosnagunean.
  • 12:00 Tritikilariak, herrian zehar.
  • 12:00 Erromoko Kantariak, herrian zehar.
  • 12:00 Molto motorren lasterketa, Gobelaurre parkean.
  • 13:00 Aerobica, txosnetan.
  • 14:00 Putxeren aurkezpena. Jarraian, sari-banaketa. Ganetan.
  • 15:00 Etxe Merkeen Eguna.
  • 17:00 Tiragoma, Ganetan.
  • 18:00 Txosnen arteko II. Ur-guda Dantza, Xake plazan.
  • 18:30 Ezusteko proba, Itzubaltzeta Gaztetxeak antolatuta, Gobelondon.
  • 19:00 Herri-kirolak, Maiatzaren Bata kalean.
  • 20:30 Gala-dantzaldia, Ganeta plazan.
  • 21:00 XX. Ska Reggae Jaialdia, txosnagunean.
  • 21:00 Tekno-gaua, Dolores Ibarruri plazan.
  • 21:30 Amnistiaren aldeko kalejira, txosnagunetik.
  • 22:00 Zezensuzkoa, trenbide- pasagunea zegoen lekutik.
  • 23:00 DJak, Ganetan plazan.
  • 23:59 Preso eta iheslari politikoak etxeratzearen aldeko kalejira, txosnagunetik.

Abuztuak 6, domeka

Tortilla Eguna

  • 06:00 Alpargata pertsonaien topaketa, txosnagunean.
  • 07:00-07:30 Tanga eta iturri lasterketak, Santa Eugenia kalean.
  • 08:00 Diana herrikoia, txosnagunean.
  • 11:00 Puzgarriak, Santa Eugenia plazan.
  • 12:00 Tortilla lehiaketa. Izen-ematea, Santa Eugenia kalean eta txosnagunean.
  • 12:30-14:30 Tortillen aurkezpena, Santa Eugenia kalean eta txosnagunean.
  • 14:30 Munduko dantzak, txosnagunean.
  • 16:30 Plaza-dantza, txosnagunean.
  • 17:00 Bingo musikatua, txosnagunean.
  • 17:30 Tortilla-lehiaketaren sari-banaketa, txosnagunean.
  • 18:30 Bilbainadak: Los Txikis, txosnetan.
  • 19:00 Buruhandiak, herrian zehar.
  • 19:00 Sardina-jana, txosnagunean.
  • 21:00 Sari-banaketa, txosnagunean.
  • 23:30 Pobre de mi, kalerik kale.
  • 23:55 Azken traka, txosnagunean.
  • 23:59 Azken afaria eta playback-en errepikapena, txosnagunean.
Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun