Udako jaiak 2017

Neguri Langileko jaiak, martxan!

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 6a, 14:17

Mus-txapelketan arituko dira zapatuan.

Eskualdean oso ezagunak diren jai nagusiez gainera, auzoko jaiak ere baditu Getxo udalerriak, berbarako, Neguri Langilekoak. Aurten, uztailaren 7tik 9ra bitartean ospatuko dituzte festak auzo horretako lagunek, eta askotariko hamaika ekitaldi egongo dira, tarte horretan, denen gozamenerako.

Uztailaren 7an emango diote hasiera festari, barikuan, 18:30ean, txupinazoa jaurti ostean; jarraian, kalejira egingo dute buruhandiakaz, eta auzoko neska-mutil gazteenak puzgarrietan jolastu ahal izango dira. Iluntzean, 20:00etan, Hodei Magoak magia-ikuskizuna egingo du, bertaratuko direnak txundituta utzi guran. Gauean, berriz, haurrentzako berbena egongo da, dantzan alai ibili ahal izateko. Hurrengo egunean ere ez da aspertzeko aukerarik egongo; tailerrak, marrazkien eta igel-tokaren lehiaketak, mus-txapelketa eta disko-festa egongo baitira zapatuan, besteak beste. Domekan, ostera, herri-kirolen erakustaldia eta paella-lehiaketa egongo dira, beste hainbat jardueraren artean.

Egitaraua:

Uztailak 7, barikua

  • 18:30    Txupinazoa. Kalejira, buruhandiakaz, eta puzgarriak.
  • 20:00    Hodei Magoaren La hora mágica ikuskizuna.
  • 21:00    Aulkien jolasa.
  • 22:00    Haurrentzako berbena, Ttiki Ttaka Irratia taldeagaz.

Uztailak 8, zapatua

  • 11:30    Haurrentzako puzgarriak.
  • 12:00    Txapelketa gastronomikoa: plater irekia.
  • 12:15    Zirku-eskolaren tailerra.
  • 12:45    Igel-tokaren txapelketa.
  • 13:00    Marrazki-lehiaketa.
  • 16:30    Mus-txapelketa.
  • 17:30    Umeentzako “triple”-txapelketa.
  • 18:30    Haurrentzako antzerki-ikuskizuna, Monda eta Lironda taldeagaz.
  • 20:00    Tina ikuskizuna.
  • 21:00    Disko-festa, Xaiborregaz.

Uztailak 9, domeka

  • 11:30    Haurrentzako puzgarriak.
  • 11:45    Paella-txapelketaren hasiera.
  • 12:00    Ping-pongeko txapelketa.
  • 12:15    Herri-kirolen erakustaldia.
  • 12:30    Txapela jaurtiketa lehiaketa.
  • 13:30    Bizikleta geldoen lehiaketa.
  • 17:30    "Ezetz konta!" txotxongilo-antzerkia, Xilipurdigaz.
  • 18:30    Mozorro-lehiaketa.
  • 19:30    Play-backen lehiaketa.
Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun