Goiz osoan zehar, bisitariek euskal baserriko produktu tipiko ugari erosi ahal izango dituzte. Bitartean, trikitilariak eta gaitariak egongo dira, giroa animatzeko. Goiz erdian, ekoizle askok nahitaezko hitzordua izango dute Idiazabal jatorrizko deiturako gaztaren, barazkien eta landareen lehiaketa tradizionalakaz. “Produktuen kalitatea eta dibertsitatea pizgarri nagusiak dira bisitarientzat; eta horiei esker, Getxoko San Lorentzo Bizkaiko azoka garrantzitsuenetako bat da”, bertoko kultur iturriek diotenez. Biotz Alai abesbatza arduratuko da San Lorentzoko jaiari akabua emateaz: ohiko kontzertua emango du abestaldearen izena daroan plazan, 22:00etatik aurrera; sarrera, doan.