Udako jaiak 2017

"Gernikako portua" lana izango da Algortako Portu Zaharreko jaien irudia

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 4a, 11:42

Kartel irabazlea. © PORTU ZAHARREKO JAI BATZORDEA

Egoitz Gallastegi Fullaondoren "Gernikako portua" lana izango da Algortako Portu Zaharreko jaietako aurtengo kartela. Joan den ekainaren 29an egin zuten herri-bozketa, eta 283 lagunek parte hartu zuten erabaki horretan; Gallastegiren lanak 74 boto jaso zituen. Guztira, 20 kartel aurkeztu ziren lehiaketara, eta horietatik denetatik jai-batzordeak izendatutako epaimahaiak 6 aukeratu zituen. Horiek Portu Zaharra tabernan jarritako erakusketan ikus daitezke.

Bozketaren emaitza:

  • "Gernikako portua" – Egoitz Gallastegi Fullaondo; 74 boto (1. saria).
  • "Gora! Portu Zarra" – Jose Mari Saez; 69 boto (2. saria).
  • "Dena ikusi nuen" – Jon Gil Aguilar; 52 boto.
  • "Daenerys" - Adriana Pérez Conesa; 38 boto.
  • "Ilunabarra portuan" – Naiara Iglesias Alcaide; 31 boto.
  • "Murgildu zaitez jaien olatuetan" – Aizpea de Atxa; 16 boto.
Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun