Suziria amatatu bezain pronto, buruhandiak kalerik kale ibiliko dira, han eta hemen harrapatuko dituztenak astintzeko asmoz. Iluntzeko 08:30ean sardina-janagaz tripak asetzea aukeran egongo da, gero, Skimales eta Manifa taldeen doinuak entzungo dira Santa Ana enparantzan. Hurrengo egunean, zapatuan, Magic karten lehiaketagaz helduko diote egunari; ondoren, berbarako jolasak, lehiaketak, magia-ikuskizuna eta herri-bazkaria egongo dira. Gauean, erromeriak dantzan ipiniko ditu plazara hurbilduko direnak. Amaitzeko, domekan, hiruko futbolean lehiatuko dira hainbat eta hainbat; horren ostean, paella onena aukeratzeko lehiaketa egingo dute, besteak beste.
Egitaraua:
Uztailak 21, barikua
- 17:00 Txikigunea, Santa Ana enparantzan.
- 19:00 Suziria botatzea, eta buruhandien kalejira.
- 20:30 Sardina-jana.
- 22:30 Kontzertuak: Skimales eta Manifa taldeenak.
Uztailak 22, zapatua
- 10:00 Magic karten lehiaketa.
- 11:00 Kuadrillentzako jarduerak.
- 11:30 Txikigunea.
- 14:30 Herri-bazkaria.
- 17:00 Txikigunea, Marrazki eta Pintura Lehiaketa, eta kuadrillentzako jarduerak.
- 18:00 Igel-tokan, lehiaketa.
- 19:00 Magia-ikuskizuna.
- 20:30 Saiheski-jana.
- 22:30 Erromeria.
Uztailak 23, domeka
- 11:00 Hiruko Futbolean, lehiaketa; Santa Ana enparantzan.
- 11:30 Txikigunea.
- 12:00 Kuadrillentzako jarduerak.
- 13:00 Paella-lehiaketa.
- 13:45 Euskal dantzen erakustaldia.
- 17:00 Ur-jolasak.
- 17:30 Bits-festa.
- 18:30 Herri-kirolen erakustaldia.
- 19:00 Karaokea.
- 23:00 Kaleko zinema, Santa Ana enparantzan.