Udako jaiak 2017

Bertoko eta hango dantzez gozatzeko aukera, Algortan

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 20a, 12:00

Colima unibertsitateko ballet folklorikoaren artxibo-irudia. © COLIMA UNIBERTSITATEKO BALLETA

Musika, dantzak eta jantzi tradizionalak ez dira faltako uztailaren 20tik 22ra bitartean, Getxon. Izan ere, egun horietan, nazioarteko folklore-jaialdia egingo dute, Algortako Bihotz Alai plazan. Poloniar eta euskal dantza tradizionalez zein Mexikoko folkloreaz gozatzeko aukera izango dute hurreratuko diren den-denek. Saio guztiak 21:00etan hasiko dira; sarrera, doan.

Egitaraua:

Uztailak 20, eguena

21:00 Nazioarteko XXXIII. Folklore Jaialdia. Wisla (Polonia) taldearen dantza-erakustaldia.

Uztailak 21, barikua

21:00 Itxartu Dantza Taldearen erakustaldia.

Uztailak 22, zapatua

21:00 Colimako Unibertsitateko Ballet Folklorikoa (Mexiko).

Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun