Udako jaiak 2017

Itzubaltzetako jaietan gertatutako eraso sexistak salatu dituzte

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 7a, 10:53

"Erasorik ez, erantzunik gabe" goiburuaren pean, 300 bat lagunek egin zuten kontzentrazioa atzo, domekan, Itzubaltzeta/Romoko eta Pinuetako jaietako txosnagunean; aurreko bi gauetan gertatutako sexu-erasoak salatu zituzten bertan batutakoek. [Audioa]

Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladaren (IEA) eleduna den Ane Navarrok irakurri zuen adierazpena, kontzentrazioa amaitzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun