Tosukoek bertan behera utzi dute gaurko deitutako kontzentrazioa

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 10a, 10:36

Ehunka herritarrek aparkalekua egiteko proiektua salatu zuten ekainaren 19an, Algortako San Nikolas plazan.

Getxoko Tosu landan kanpatuta dauden lagunak bertatik botatzeko arriskuaren aurrean, kontzentrazioa deitu zuten gaurko, eguenerako, 12:30ean, Algortako San Nikolas plazan; San Lorentzo eguneko azoka egiten dabiltza orduotan, bertan. Hala ere, "badirudi kontu teknikoengatik hutsaraztea irailera arte atzeratuko dela", Tosu Betirako taldeko kideek iragarri dutenez. Hori dela eta, elkarretaratzea bertan behera uztea erabaki dute.

Hala ere, plazaratutako egitarauren gainontzeko ekitaldiak aurrera jarraituko dute, aldaketa barik.

Erresistentzia Oporrak, Tosun

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun