Hala, barikuan, zapatuan eta astelehenean, 1go taldeko lokalak 02:30ak arte zabaldu ahal izango dute; 2. taldekoak, berriz, 04:30ak arte eta 3. taldekoak 06:00ak arte. Domekan, hilaren 13an, berriz, 01:00ak, 03:00ak eta 04:30ak arte zabaldu ahal izango dute, hurrenez hurren.
Txosnei dagokienez, bost izango dira Portu Zaharrean jai-eremu nagusia den zabalgunean. Guztiak herriko kirol talde eta elkarteek kudeatuko dituzte.
Txosnen ordutegiaren harira, zuzeneko musika 03:00etan amaituko da jai-bezperatan eta 01:30ean astegun bezperatan; musika, oro har, 05:00etan amaituko da jai-bezperatan eta 03:30ean gainontzeko egunetan. Txosnak musika kendu eta ordubetera itxiko dituzte.
Gogoratu, azkenik, Portu Zaharreko sarbidea itxita dagoela honez gero ibilgailuentzat, baimena daukatenentzat ezik, La Ola jatetxearen paretik. Eguaztenean, hilak 16, zabalduko da berriro.