Udako jaiak 2017

Algortako txikiek eta nagusiek kolorez eta umorez jantzita hasi zituzten Portu Zaharreko jaiak

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 19a, 16:36

Joan den barikuan, abuztuaren 11n, Algortako txikien eta nagusien kuadrillek eman zieten hasiera Portu Zaharreko jaiei. Udalerriko erdigunetik portura jaitsi ziren, mozorrotuta, dantzan eta giroa alaitzen. Ikuskizuna galdu zenuela? Berriro gogoratu gura duzuela? Horra hor jaitsiera bien bideoa. Goza egizu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun