Antolatuko diren kirol-ikastaro horietan matrikulatzeko, datorren astelehenean, irailaren 11n, itxiko da eskaerak aurkezteko epea. Aurretiko izen-ematea Getxo Kirolaken web-orriaren bitartez egin daiteke. Horretarako, kiroldegietako bulegoetan, asteko edozein egunetan eta goiz eta arrastiko ordutegian, emango duten sarbide-gako pertsonala erabiltzea beharrezkoa da. Izen-ematea modu presentzialean egin gura duenarentzat, Fadurako edo Gobelako bulegoetan aurkeztu ahal izango du eskaera goizeko ordutegian.
Bestalde, Getxo Kirolak-ek ikastaroen programa osoaren liburuxkak dauzka bere kiroldegietako bulego horietan. Gainera, informazio hori guztia eguneratuta dago eta kontsulta daiteke erakundearen web-orrian.
Getxo Kirolak-ek badauzka prest ikastaroen programa osoaren liburuxkak.