Argazkigintza-ikastaro horretan parte hartu ahal izateko gomendagarria da reflex digitala edo esku-funtzioak dituen argazki-kamera bat izatea. Era berean, aipatzekoa da Getxoko Kultur Etxeak ikasturte berrirako antolatutako ikastaro guztien artean euskara hutsean izango den bakarra dela HIRUKAk eskainiko duena.
Ikastaroaren prezioa 180 eurokoa izango da, eta 90 euroko ordainketa bitan egingo da. Lehenengo saioa urriaren 2an izango da; azkena, berriz, 2018ko ekainaren 11n.
Tailerren leku kopurua mugatua izango da; hori dela eta, eskaintzen direnak baino jende gehiago apuntatuz gero, zozketa egingo da irailaren 15ean, Algortako Villamonteko kultur etxean. Getxon erroldatutakoek lehentasuna izango dute.
Eskaera-orria kultur etxeetan zein udal-webgunean dago eskuragarri eta, bete ostean, hemen aurkeztu ahal izango da:
- Romoko kultur etxean (Lope de Vega, 12), astelehenetik barikura: 08:00-14:30 eta 16:00-20:00.
- Algortako Villamonteko kultur etxean (Villamonte A, 8-behea), astelehenetik barikura: 08:00-14:30 eta 16:00-20:30.
- Posta elektronikoz: tailerrak@getxo.eus