Udako jaiak 2017

Areetakoak ere, jaien lekuko izateko prest daude

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 22a, 10:15
Barraskiloen lehiaketa gastronomikoa egingo dute domekan.

Mesedeetako Andra Mariaren jaiak ospatuko dituzte barikutik domekara bitartean, Areetan. Ohi den legez, askotariko jarduerak egongo dira denen gozatzeko.

Mesedeetako Andra Mariaren jaiek hankaz gora ipiniko dute Areeta aste-akabuan. Izan ere, hilaren 22tik 24ra bitartean, auzokide denek kaleak hartuko dituzte bertoko Jai Batzordeak antolatutako askotariko jarduerez gozatzeko. Hala, hiru egunez, adin denentzako hamaika ekitaldi izango dira aukeran. Ohi legez, Eskoletako plaza eta Adiskidetasun kalea izango dira festetako gune nagusiak.

Getxoko Udalak eraso sexisten kontrako kanpaina indartuko du jaiek iraungo duten bitartean; gainera, Udaltzaingoak ohiko operatiboa martxan ipiniko du, ahal den neurrian, istilurik jazo ez dadin eta adingabekoei alkohola ematea ekiditeko. Bestalde, Areetako tabernek ordu eta erdi beranduago itxi ahal izango dute, barikuan eta zapatuan.

Egitaraua:

Irailak 22, domeka

  • 13.00: luntxa hirugarren adinakoentzat, Eskoletako plaza
  • 18.30: txupinazoa eta pregoia Ondarreta Abesbatzaren eskutik, Eskoletako plaza
  • 19.00: Ondarreta abesbatzaren emanaldia, Eskoletako plaza
  • 21.00: kontzertua Eley, Eskoletako plaza
  • 21.30: kontzertua Keep Calm, Adiskidetasun kalea
  • 22.30: kontzertua Guda Dantza, Eskoletako plaza

Irailak 23, zapatua

  • 12.00: igel-toka XIV. lehiaketa, Monedero harategia
  • 13.00: Marching band Getxo, Adiskidetasun kalea
  • 13.00: herri kirolak Inaxio Perurenarekin, Eskoletako plaza
  • 13.30: sardina jate herrikoia txosnan
  • 16.00: Arenas Kluba - Barakaldo C.F., Gobelako lur-zelaia
  • 17.00: makillaje eta ile-apainketa tailerra, Eskoletako plaza
  • 17.00: eskulanen tailerra, Eskoletako plaza
  • 17.30: Oliver Magoaren emanaldia, Eskoletako plaza
  • 17.30: puzgarriak eta rokodromoa, Bizkaia Zubia plaza
  • 18.00: Berantzagi eta Sasieskola taldeen dantza emanaldia, Adiskidetasun kalea
  • 19.00: taloen tailerra, Eskoletako plaza
  • 20.00: Break dance erakusketa: Crazy Hospital Crex, Eskoletako plaza
  • 21.30: kontzertua Café Cubano, Adiskidetasun kalea
  • 22.30: Areetako Sound Gaua, Eskoletako plaza

Irailak 24, domeka

  • 10.00: Barraskiloen XXIII. lehiaketa gastronomikoa, Adiskidetasun kalea
  • 11.00: artisautza azoka, Eskoletako plaza
  • 11.30: landetxe mugikorra, Eskoletako plaza
  • 11.30: puzgarriak eta rokodromoa, Bizkaia Zubia plaza
  • 12.30: artzain-txakurren erakusketa antzara eta ahateekin, Eskoletako plaza
  • 13.00: hirugihar jate herrikoia txosnan
  • 14.30: bazkari herrikoia, Eskoletako plaza
  • 17.00: Areetako jaiak I. Mus txapelketa, Eskoletako plaza
  • 19.00: karakolen lehiaketako sarien banaketa, Adiskidetasun kalea
  • 19.00: zinea txokolatadarekin, Eskoletako plaza
  • 20.00: Ana Bejerano, Adiskidetasun kalea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun