Goizeko 11:00etan ipini dute hitzordua, Algortako Portu Zaharrean, erabakitzeko eskubidearen alde Itsasoruntz Elkarteak egingo duen ekimenean parte hartzeko. Ostean, gune autogestionatura igoko dira gazte denak, 15:00etan egingo duten bertso-bazkariaz gozatzera. Horretarako txartela irailaren 28ra arte salduko dute, 5 euroan, Hator eta Salem tabernetan.Bazkalostean, bingo musikatua egingo dute. Ostera, 20:00etan "euskaraokea" egongo da, eta 22:00etan "plater-irekiak"; gau osoan jaia egongo dela iragarri dute.
Gaztetxeak hainbat eraso jasan ditu azken hilotan; azkenengoa, abuztuan. Orduan, eraikinaren ondoko kontainerra apurtu zuten, eta Algortako hainbat eragilek bertan gordeta zeukaten materiala lapurtu zuten "ezezagunek"; gazte-mugimenduko kideek 3.000 euroan zenbatetsi dute lapurtutakoaren balioa.