Horrela, bi egunetan, mozketak izango dira Aingeruaren etorbidean, Gustavo Adolfo Becquer kaleagaz topo egiten duen bidegurutzetik Maidaganeraino doan tartean (Bentako gurutzea). Ordutegia (gutxi gorabehera) izango da: martitzenean, hilak 17, 07:00etatik 16:00ak arte eta 15:00etatik 20:00ak arte; eta eguaztenean, hilak 18, 07:00etatik 16:00ak arte. Euria eginez gero, ordutegiak eta lekuak alda daitezke.
Udaltzainak egongo dira mozketak egingo diren lekuetan oinezkoen eta trafikoaren bidea erregulatzeko. Filmazio-taldeak Andra Mariko kiroldegi eta probalekuko aparkaleku zati bat ere hartuko du.