Maiatzean onartutako ebazpen horrek orientazioak errazten ditu eta kirol-komunitateari zuzendutako sentsibilizazio, aholkularitza eta prestakuntza arloko jarduerak ez ezik, transfobia edo bazterketa egoerak saihesteko eta horietan esku hartzeko balio dutenak ere proposatzen ditu.
Orientazioek hurrengoakaz egiten dute bat: inklusio, berdintasun, justizia sozial eta diskriminazio-eza, prebentzio eta pertsonalitatearen eta pribatutasunaren onarpen printzipioakaz, arreta bereziakaz adingabekoentzat, horiek bereziki ahulak direlako gizarte-bazterketako egoeren aurrean, eta kirolari dagokionean, kirolari egiteari utzi diezaiokete.
Pertsona abonatu eta erabiltzaile transexualakaz jarduteko orientabideen arabera, Getxo Kirolakeko zuzendaritzak egoerak aztertuko ditu, "erabiltzailearen identitate sexuala eta jaiotzean emandako sexua ez datozela bat jakin ondoren", azaldu dutenez. Kirol eta antolakuntza arloko premiak identifikatuko dituzte jardueren proposamena egiteko; intimitate-eskubidea bermatuko da, eta, adingabeen kasuan, komenigarritzat jotzen bada, Getxo Kirolaken erreferentziazko pertsona bat izendatuko zaio, harengana zuzentzeko ustekabekoren bat gertatuz gero. Era berean, aukeratutako izena erabiltzeko eskubidea errespetatuko da, eta dokumentazio administratiboa egokituko da.