XVIII. Indabada jaialdia egingo dute zapatuan

Iker Rincon Moreno 2017ko urr. 27a, 17:36
Indabada, artxiboko irudian.

Bihar, zapatuan, egingo dute XVIII. Indabada herri-jaialdia Algortan; aurtengo mezua da "Ondo etorri Indabadara eta kanpora saguzaharrak". Joan den eguenean ipini zituzten bazkariko 450 txartelak salmentan; Baster, Hator eta Salem tabernetan. Hilaren 22ra arte egon da horiek aldez aurretik erosteko aukera, 8 euroan. Hala ere, hori egin ez dutenek txartelak erosi ahal izango dituzte oraindino. Izan ere, soberakoak salduko dituzte Indabadaren egunean bertan, baina, 10 euroan. Bestalde, antolatzaileek ohartarazi dute aurten ez dutela edalontzirik salduko, "erabil ditzagun etxeko apalean ditugunak! Zabor gehiagorik ez!". 

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun