Pintxo gozoez goza daiteke oraindino aste-akabuan, Getxon

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 24a, 16:30

Aurtengo pintxo tradizionala gilda izango da.

Udalerriko 55 establezimenduk GetxOnegin lehiaketarako beren-beregi prestatutako pintxoak dastatu ahal izango dira egunotan, zapatuan eta domekan, hain zuzen ere. Joan den aste-akabuan eman zioten hasiera ibilbide gastronomiko horri, eta horretaz gozatzeko aukera izan zuten ehunaka gizon-emakumek. Pintxo bakoitza 1 euroko prezioan hartu ahal izango da. Gainera, kalez kale eta tabernaz taberna giro euskalduna areagotzen laguntzeko, hainbat talde ibiliko dira, berbarako Argia Kantari Kanta, Itxarkatu eta Musikalia. Modu berean, antolatzaileek Spotifyko musika-zerrenda bana eman diete ostalariei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun