Tosu landan kateatu egin da ekintzaile bat eta obra behin-behinean gelditzea lortu du

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 28a, 17:51

Lurrera kateatu egin da ekintzaileetako bat.

Atzo, astelehenean, abiatu zituzten berriro ere Ibarbengoako aparkalekua eraikitzeko lanak, Tosu landan. Horiek gelditzeko asmoz, Tosu Betirako mugimenduko ekintzaileetako bat lurrera kateatu egin da gaur eguerdian, zelaian bertan. Ertzaintza hura kanporatzen saiatzera hurbildu da, baina ez dute askatu momentuz, eta lanak geldituta daude, behin-behinean.

Ibarbengoako aparkalekua eraikitzeko lanen aurka pertsona bat kateatu da gaur Tosuko landan. Sare sozialetatik zabaldu dute berria, eta jarraian Ertzaintza joan da hura askatzen saiatzera. Hala ere, Tosu Betirako-k jakinarazi duenez, kateatuta jarraitzen du: "Lurrera kateatu da, lurra baita bizirik nahi duguna eta lurra baita bizirik mantentzen gaituena". Ostera, Ertzaintzak hiru kide identifikatu ditu.
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun