Tosu Betirako plataformak deituta, Ibarbengoako aparkalekua eraiki gura duten landarainoko martxa egin zuten zapatuan, hilaren 16an, 200 lagun inguruk. Tosu landa ertzainez inguratuta zegoen; hala ere, lanen hasiera salatu zuten bertan herritarrek. Ondoren, hondeamakinek obren hasieran bota zuten zuhaitz bat hartu eta Algortako Batzokira eraman zuten EAJren jarrera salatzeko, "txikizioak erantzule zuzen bat" daukalakoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!