Itxartu Taldea elkarteak antolatutako lasterketaren 34. edizioan 1.600 atletak eman zuen izena, euriteak iragarri zeuden arren. Halere, eguraldia espero baino okerragoa izan zen eta 1.062 kirolari baino ez zen heldu helmugara, herri-lasterketaren bederatzi kilometroak bete ondoren.
Elena Loyo ahalegindu zen iaz ezarritako marka apurtzen, baina atletak ez zuen lortu. Dena den, denbora ona egin zuen eta sailkapen mistoko 11. postuan sailkatu zen. Gizonezkoetan, nabaria izan zen El Hassan Oubaddi azken urteotako irabazleak parte hartu ez izana. Hala, Majdoubi Kameni Portugalete taldeko marokoarrak hartu zuen bere lekua.
Lekukotasun-lasterketan, 576 adingabek eta 256 helduk egin zuten korrika, bi kilometroko zirkuituan.
Elkartasun-proba
Izen-emateetan lortutako dirua Getxoko Cáritas erakundeari eman diote antolatzaileek, gaur goizean. Hala Itxartuko eta Getxoko Udaleko ordezkariek 2.342 euroko txekea eman diote eliza katolikoaren elkarteari, Fadurako ekitaldi-aretoan.
Sailkapenak
Emakumezkoak, gazte-maila
- Natalia San Miguel Barroeta (Ugeraga), 0.45.18
- Sabiñe De Aguinago Saiz (Bilbo), 0.46.35
- Nagore Bengoetxea (Berango), 0.49.58
Gizonezkoak, gazte-maila
- Jon Larreina Parra (Berango), 0.31.30
- Igor Ruiz Baez (Zaratamo), 0.32.25
- Beñat Gonzalez Barcena (Lutxana), 0.34.56
Emakumezkoak, junior-maila
- Naia Legarreta Garcia (Zabalondo), 0.46.32
- Irati Balerdi Blanco (Zarrageta), 0.49.43
- Zuriñe Fernandez Castañeda Tornero (Ugeraga), 0.49.57
Gizonezkoak, junior-maila
- Luis Abaitua Jacob (Lutxana), 0.33.24
- Jon Martin Aldama (Algorta), 0.38.25
- Andoni Zarrandikoetxea (Algorta), 0.38.29
Emakumezkoak, beteranoak
- Maider Fernandez De La Peña Tajes (Zabaloetxe), 0.35.32
- Leire Medina Ofretorio (Areeta), 0.38.31
- Inma Ruiz Teran (Munarri), 0.38.51
Gizonezkoak, beteranoak
- Jorge Delgado Ramos (Villasana), 0.30.51
- Francisco Javier Fontaneda Perez (Algorta), 0.30.52
- Igor Garcia Zarraga (Bilbo), 0.31.02
Emakumezkoak, lehenengo getxoztarra
- Nerea Iturriaga Gonzalez (Algorta), 0.34.30
Gizonezkoak, lehenengo getxoztarra
- Ivan Arrate Lopez (Algorta), 0.29.36
Emakumezkoak, lehenengo euskal herritarra
- Elena Loyo Menoyo (Zarate), 0.31.02
Gizonezkoak, lehenengo euskal herritarra
- Oier Ariznabarreta Aguirre (Santa Katalina), 0.29.04
Emakumezkoak, sailkapen orokorra
- Elena Loyo Menoyo (Zarate), 0.31.02
- Nerea Iturriaga Gonzalez (Algorta), 0.34.30
- Sian Robertson Robertson (Gasteiz), 0.34.52
- Maider Fernandez De La Peña Tajes (Zabaloetxe), 0.35.32
- Patricia Tapia Herrero (Areeta), 0.37.19
- Maialen Loyo Menoyo (Zarate), 0.37.25
Gizonezkoak, sailkapen orokorra
- Kamali Majdoubi (Portugalete), 0.28.25
- Hamid Ben Daoud (Maroko), 0.28.40
- Oier Ariznabarreta Aguirre (Santa Katalina), 0.29.04
- Iñigo Olano Ibarrechebea (Zornotza), 0.29.22
- Ivan Arrate Lopez (Algorta), 0.29.36
- Walter Becerra Paez (Sestao), 0.30.10