Agerraldia gaur goizeko 11:00etan egin dute, nagusien etxean bertan. Euren borrokaren norabidea aurkezteaz gainera, Romo Auzokide Elkarteagaz eta Eraispenaren aurkako Plataformagaz elkarlanean arituko direla nabarmendu dute, nagusien etxearen ondoan dagoen eraikina eguneko zentroa izan dadin. Gaur egun, eraikin horrek kultur etxea eta udal-euskaltegia hartzen ditu.
Era berean, bariku honetako elkarretaratzean parte hartzera deitu dute Areetako Xake plazan, hilaren 22rako. Horretarako hitzordua 19:30ean jarri dute.