Bilboko Konpartsek 1.350 euro eman diote Tosu Betirako talde ekologistari

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 28a, 13:08

Gaur goizean egin dute sari-banaketa. © BILBOKO KONPARTSAK

Bilboko Konpartsek 1.350 euroko txekea eman diete Tosu landa babesten duten ekintzaileei. Diru-kopuru hori da konpartsek lortu zutena aurtengo egutegia eta San Tomas eguneko pintxoak saltzen.

Tosu Betirako" erresistentzia-kanpaldiari" egin dio ekarpena jai-eragileak, "Getxoko Tosu estratan ortu kolektiboa eta Lehen Sektorea defendatzen" duelako. Urtero, bertoko nekazaritzagaz eda abeltzaintzagaz harremana duen proiektu bati egiten diote konpartsek elkartasun-ekarpena. Aurten, Tosu Betirako egitasmoari helaraztea erabaki zuten Bilboko Konpartsek. Konpartsen ordezkarien hitzetan “zinez aberasgarria izan da guretzat guztiontzat bestelako jendarte-eredu baten alde lanean diharduten kideakaz goiza igaro eta euren proiektuaren berri lehenengo pertsonan ezagutzeko aukera izatea”. Izan ere, "adiskidetasun giro politan eta jan-edanaren epelean" banatu dute gaur Bilboko Konpartsek San Tomas egunean zozkatutako otzara ederra eta egutegien salmenta zein pintxo-banaketan lortutako dirua.

Zozketa

Bestalde, San Tomas egunean zozkatu zen bertoko produktuz hornitutako saskia Daniela Hristova-ri eta Gudrun Hadler-i suertatu zaie, eurek erosi baitzuten 1.567 zenbakidun txartela zekarren egutegia.

Daniela Hristova eta Gudrun Hadlerrek erositako egutegiak zekarren aurten San Tomas eguneko zozketan saritutako 1567 ordezko zenbakia; lehenengo saritua, 2.369 zenbakiduna, banatu gabekoen artean egon da. Iaz Bilboko Konpartsen ekarpena jaso zuen LaboreBilbo kontsumo-elkarteari hartutako ortuariak, Basatxerriko txerrikiak, Boga garagardoa eta Esnetik Kooperatibako eta bidezko Merkataritzako produktuz beteriko saskia “kuadrillan afari ederra egiteko” probestuko dutela aitortu dute saridunuek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun