Amaia Agirre Komunikazio eta Herritarren Partaidetzarako zinegotziak gogoratu duenez, "joan den irailean, 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen lehenengo fasean, Getxoko auzokideen 583 ekarpen jaso ziren. Ekarpen eta iradokizunok udal-langileek teknikoki eta ekonomikoki aztertu zituzten eta, azkenik, erabaki zen zeintzuk sar zitezkeen 2018ko aurrekontuetan. Zortzi proiektu aukeratu ziren, bideragarriak, ekonomikoki jasangarriak, auzo ezberdinen arteko oreka erakusten dutenak eta getxotar guztien onurarako izango direnak. Bigarren fase honetatik irtengo dira azkenean –herritarrek balioetsi ondoren– zeintzuk egingo diren 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen diru-sail horren kontura, betiere gehienez milioi bat euroko kostua izanik".
Proiektuak lehenestea
Aldez aurretik aukeratutako proiektu denak baloratu eta puntuatu ahalko dituzte herritarrek (zortziak, euren ustez garrantziaren arabera):
Proposamenaren izena |
Kalkulatu den kostua |
Areetako Xake plaza egokitzea |
600.000 € |
Bidegorrien sarea zabaltzea eta hobetzea |
100.000 € |
Irisgarritasuna hobetzea Aiboako geltokitik dagoen desnibela murrizteko igogailu bat jarriz |
900.000 € |
Komun publikoak hainbat gunetan jartzea |
160.000 € |
Parkeak hobetzea eta berdegune gehiago jartzea |
100.000 € |
Gazteentzako ekimen gehiago |
100.000 € |
Tokiko ekonomia sustatzeko jarduera gehiago |
100.000 € |
Turismoa sustatzea |
100.000 € |
Nola parte hartu?
- Inprimakiak betez eta entregatuz Herritarren Arretarako Bulegoetan (HAB) eta Andra Mari, Gobela eta Fadurako kiroldegietan eskura jarriko diren kutxetan.
- Proposamena(k) (eskaneatutako eranskin gisa) helbide elektroniko honetara bidaliz: gobernuirekia@getxo.eus
- Udal-webgunean erabilgarri dagoen inprimaki digitala betez: www.getxo.eus/gobiernoabierto
- Inprimakia betez eta sartuz Algorta, Areeta eta Bidezabalgo geltokien inguruan horretarako jarriko diren postontzietan.
- Informatzeko jarriko diren karpetara hurbilduz hurrengo egunetan: urtarrilaren 31n Areetako Xake plazan, otsailaren 1ean Bidezabalgo metro geltokitik hurbil dagoen plazan, eta otsailaren 9an Algortako Telletxe plazan. Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00.
Lehenengo fasearen emaitzak
2018ko parte-hartze izaerako aurrekontuetarako lehenengo fasea 2017ko irailaren 15etik urriaren 1era bitartean egin zen eta horretan Getxoko herritarrek 583 proposamen aurkeztu zituzten, 2016an baino 93 gehiago.
Aurkeztutakoen artean, behar bezala betetako 332 galdetegi onartu ziren: 226 paperean eta 106 online. 202 emakumezkoek bete zituzten eta 130 gizonezkoek; hau da, guztira 583 proposamen eta gehienek ondoko zortzi udal-arloakaz zuten zerikusia: Hirigintza, Herri Lanak eta Zerbitzuak, Ondarea eta Etxebizita (170); Ingurumena (159); Kultura, Euskara eta Gazteria (62); Getxo Kirolak (52); Gizarte Zerbitzuak eta Interbentzioa Komunitatean (43); Ogasuna, Ekonomia Sustapena eta Giza Baliabideak (42); Zerbitzu Orokorrak, Udaltzaingoa, Babes Zibila eta Bide publikoa (28) eta Komunikazioa, Herritarrentzako Arreta, Gardentasuna eta Herritarren parte-hartzea (2). Beste 24 proposamen udal eskumenekoak ez direnak izan ziren.