Fernando Téllez Getxo Igeriketa Waterpolo taldeko igelariak 18 minutu eta 7 segundo erabili zituen Figueras eta Castropol herrien arteko 1.300 metroak betetzeko. Figuerasko kirol-portutik ateratzean erasora jo zuen Téllezek eta aldea handitzen ibili zen, bere atzetik zetozen hiru lagunengandik. Huelvako Rubén Gutiérrez igelaria sartu zen Téllezen ondoren, berarengandik 18 segundora; hirugarren Porset heldu zen, irabazlearengandik 37 segundora.