Ikur horiek kendu ahal izateko ezinbestekoa da jabekideen erkidegoek Udalera bidaltzea idatzizko berariazko baimena (komunikazioa@getxo.eus ). Behin hori jasota, ahalik eta lasterren kenduko dute.
Momentuz, hainbat ikur aurkitu dira ondorengo kaleetan: Alangobarri 8, Euskal Herria 14 eta 22, Alangoeta 8, Villaondoeta 5 eta 13, eta Kasune 58.
Udalak herritarren laguntza eskertu gura du oraindino lokalizatu gabe gelditu den ikurren baten gaineko informazioa emateagatik.
Konpromiso instituzionala
Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuagaz elkarlanean, ikur frankistak kentzeko bultzada intituzionalagaz jarraituko du Getxoko Udalak; era horretan, "Eusko Legebiltzarrak agindutakoa betetzeko eta frankismoaren biktimei erreparazio moralaren arloan nazioarteko erakundeek gomendatzen dutenagaz bat egin ahal izateko".
Memoria historikoaren legearen (abenduaren 26ko 52/2007 Legea) 15garren artikuluan jasotzen denez, "Administrazio publikoek, beren eskumenak betez, altxamendu militarraren, Gerra Zibilaren eta Diktaduraren errepresioaren inguruko armarriak, intsigniak, plakak eta, modu pertsonalean edo kolektiboan, garai hura goraipatzen duten beste objektu edo aipamen guztiak kentzeko berariazko neurriak hartuko dituzte".