Algortako zuzendariaren hirugarren film luzea da 70 binladens lapurreta-thrillerra, Bosque de Sombras eta Gernika filmen ostean. Protagonistak Nathalie Poza, Emma Suárez eta Hugo Silva dira. Gidoilariak, ostera, Javier Echániz, Asier Guerricaechebarria eta Juan Gil Bengoa.
Gune publikoetan eraginak
Pelikularen filmaketa dela eta, Algortako eta Andra Mariko hainbat gune publikotan eragozpenak sor daitezke.
Eguenean Galeako inguruan egingo dute grabaketa, 07:00etatik 17:00ak arte. Hori dela eta, aldizkako etenak egon daitezke trafikoarentzat eta oinezkoentzat. Skate Parkean ere filmatuko dute; horrenbestez, itxita egongo da publikoarentzat 14:00etatik 20:00etara. Arrigunagako jaitsieran eta Altube kalean ere aldizkako trafiko-etenak egingo dituzte eta oinezkoen sarrera murriztua izango da.
Barikuan Galeako jabego pribatu batean filmatuko dute, goizeko 07:00etatik arrastiko 19:00ak arte. Trafikoan aldizkako etenak eta oinezkoak igotzea murriztuta egon daitezke 16:00etatik 20:00etara. Zapatuan jabego pribatu horren barruan jarraituko dute grabaketa egiten. Soinuan eraginik ez izateko, litekeena da trafikoan aldizkako etenak egitea.