Bidea era guztietako ibilgailuentzat egongo da itxita, eskola-autobusentzat ezik, eta behar bezala egongo da seinaleztatuta. Euskal Herria kaletik Foru kalera sartu gura dutenek, Algorta etorbidea hartu beharko dute (Telletxe-Ameztitik barrena). Eta Forutik Euskal Herriara sartu gura dutenek, Alango aldea hartu beharko dute (Alango-Santiena-Alangoetatik barrena).
Proiektuaren helburua da, batez ere, aipatutako bidegurutzean biribilgune bat egitea. Gainera, oinezkoen pasabide goratuak eta espaloiak ipiniko dira, errotondagaz batera, inguruko zirkulazioaren abiadura moteldu eta segurtasuna areagotzeko. Lanak 2.000 metro koadroko eremuan egingo dira.