Bizkerreko emakumezkoen lehenengo futbol-taldeari harrera egin dio Udalak

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 15a, 10:06

Bizkerre futbol-taldeko emakumeek irabazi dute Euskal Liga. © GETXOKO UDALA

Bizkerre futbol-taldeko emakumezkoen lehenengo taldeko jokalariak, talde teknikoa eta zuzendaritzako kideak hartu zituzten atzo, astelehenean, Getxoko udal-talde politikoetako ordezkariek, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Imanol Landa Getxoko alkateak gogoratu zuenez, "Bizkerrek, Euskal Ligaren irabazleak, Bigarren Mailara igotzea lortu du denboraldi bikaina egin ondoren, ligako puntuazioaren errekorra ere lortu baitu, 80 punturekin". Alkateak azpimarratu zuen, "eredu ezin hobea zarete kirolean lortutako guztiarengatik, baina baita ere emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerako bide jada geraezin honetan gizarteari egiten diozuen ekarpen guztiarengatik".    

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun