Izaera denak maite dituela aldarrikatu du Aixerrotak

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 17a, 10:21

Joan den otsailean institutuak eskegitako ortzadar-bandera. © AIXERROTA INSTITUTUA

Getxoko Aixerrota institutuak argi utzi du gaur dibertsitatearen aldeko bere apustua. "Izaera guztiak maite" dituela gogorarazi du, LGTBIfobiaren kontrako nazioarteko egunean.

Horretarako, joan den otsailaren 15ean bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi gazte transexual ondarrutarraren omenez ipini zuten bandera zabaldu dute.

Aixerrota institutuaren txioa

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun