Ekimenean, Gobela, San Nikolas eta Geroa ikastoletako, eta Zubileta, Zabala eta Andra Mari ikastetxeetako 11 eta 12 urteko ikasleek erakutsi zuten ikasturte osoan bertsolaritza-klaseetan ikasitakoa. 2017/2018k ikasturtean denera udalerriko hamar ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko lehenengo mailako D ereduko 645 ikaslek jardun dute, bertso-teknika ikasten, bertsolaritzaren historia eta kultura ezagutzen, eta jendaurreko eta bat-bateko jardunetarako trebatzen.
Musika-eskolan, gazteenek aukera izan zuten ikasitakoa erakusteko, eta ekitaldiari amaiera emateko Alaia Martin eta Unai Mendiburu bertsolariek saioa eskaini zieten.