Kultura 2018-02-13 12:11

Aroa Arrizubieta, XVII. Abra Sariko txapelduna!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Aroa Arrizubieta, XVII. Abra Sariko txapelduna!

60 bertsozale inguru bildu ziren La Dupla jatetxean jokatutako XVII. Abra Saria ikusteko. Aroa Arrizubietak irabazi zuen sariketa buruz burukoa Beñat Mujikarekin jokatu ostean.

  Kultura 2018-01-24 10:06

XVII. Abra Sariketa

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

XVII. Abra Sariketa

Urteroko legez, Abrako urek aukera emango diete Euskal Herriko sei bertsolari gazteri, bertso-itsasoan igeri eginda, olatu egokia hartu eta plazetaraino iristeko. Hona hemen nortzuk ibiliko zaizkigun aurtengo txapelaren bila: Ander Ucelay (Artzentales), Aroa Arrizubieta (Gasteiz), Beñat Mujika (Donostia), Kerman Diaz (Urruña), Lurdes Ondaro (Munitibar) eta Mikel Lasarte (Barañain).Ekitaldia otsailaren 9an izango da, bertso-afari baten bitartez (15€). Bertso-afaria Algortako LA DUPLA jatetxean izango da, 20:30ean hasita, eta komeni da izena lehenbailehen ematea, jarleku kopurua mugatua baita. http://www.albe.eus/berriak/760-xvii-abra-sariketa

2017-12-30 17:56

2017: JO DITUGU GAIN ETA AZPI! 2018: ASMO BERRIAK IGURTZI!!!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

2017: JO DITUGU GAIN ETA AZPI!  2018: ASMO BERRIAK IGURTZI!!!

Bada, ALBErtso-urtearen balantzea egiteko ordua iritsi da. Eta, egia esan, ez daukagu kexatzeko batere motiborik! Hemen duzue zenbait datu diogunaren erakusgarri. 2018koa izan bedi, gutxi-gutxienez, 2017koa bezain emankorra!!! URTE BERRI bete bertso ON!!! http://www.albe.eus/berriak/759-2017-jo-ditugu-gain-eta-azpi-2018-asmo-berriak-igurtzi
2017-12-26 10:31

URTEKO AZKEN BERTSO JIRA!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

URTEKO AZKEN BERTSO JIRA!

Urte bukaera borobila izateko hainbat bertso-jira antolatu ditugu inguruko udalerrietan eta azkena Erandion tokatzen da! Ostiralean 20:30ean La Plaza tabernatik hasita, Xabat Galletebeitia eta Sustrai Colina bertsolariak Kulunkan taldearekin batera.
  Kultura 2017-12-14 14:23

Balendin Enbeita bertso-paperen lehiaketako saridunak

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Balendin Enbeita bertso-paperen lehiaketako saridunak

Aurten Fredi Paiak irabazi du Balendin Enbeita bertso-paperren lehiaketako txapela, helduen mailan. Bigarren Mikel Arrillaga lotu da, eta hirugarren, Ekaitz Goikoetxea. Gazteen sailean, berriz, Julene Iturbe izan da txapelduna, Aner Euzkitze bigarrena, eta Itsaso Aizpurua, hirugarrena. Sariak abenduaren 9ko ALBE Galan banatu ziren.

  Kultura 2017-12-11 12:34

Plentziako bertso-jira!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Plentziako bertso-jira!

Urte bukaera borobila izateko hainbat bertso-jira antolatu ditugu inguruko udalerrietan eta hurrengoa Plentzian tokatzen da! Abenduaren 15ean, 19:30ean Elizako plazatik hasita, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariak Kulunkan taldearekin batera!

2017-12-04 14:43

BTNko FINALEKO ZORTZIKOTEA ERABAKITA, ZORIONAK!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

BTNko FINALEKO ZORTZIKOTEA ERABAKITA, ZORIONAK!

2.700 bertsozale inguru bildu ziren larunbatean Iruñako Anaitasuna kiroldegian. Bertan jokatu zen BTNko azken finalaurrekoa eta finalean Amets Arzallusekin batera kantatuko duten bertsolariak erabaki ziren: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Zorionak! Informazio gehiago: http://albe.eus/txapelketa-nagusia-2017/750-btnko-finaleko-zortzikotea-erabakita-zorionak
2017-11-29 10:51

ALBE GALA 17 bertsopaperak eskuan

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

ALBE GALA 17 bertsopaperak eskuan

Abenduaren 9an ospatuko da Getxoko Basalbo jatetxean 2017ko ALBE GALA. Aurtengoan, hala tokatzen baita, Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira bertan. Sariak banatzeaz eta saritutako bertsoak kantatzeaz gain, beste hainbat osagai izango ditu ekitaldiak, besteak beste, dantza koreografia bat, eskolaren urteko ibilbidea iruditan eta bertsosaio oso erakargarri bat. Amaitzeko, ohiko legez, kopaua zerbitzatuko da. Informazio gehiago: http://www.albe.eus/berriak/749-albe-gala-17-bertsopaperak-eskuan
2017-11-28 12:00

SOPELAKO BERTSO JIRA!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

SOPELAKO BERTSO JIRA!

Urte bukaera borobila izateko hainbat bertso jira antolatu ditugu inguruko udalerrietan, lehena ostiralean Sopelan! 19:30ean frontoitik hasita, Arrate Illaro eta Igor Elortza bertsolariak Oxabi taldeko lagunekin batera. Informazio gehiago: http://albe.eus/berriak/747-bertsoz-betetako-urte-bukaera-3
2017-11-21 12:54

BTNko FINALAURREKOEN AZKEN AURREKO SAIOA, AUPA JONE!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

BTNko FINALAURREKOEN AZKEN AURREKO SAIOA, AUPA JONE!

Igandean, azaroaren 26an, Donibane Lohizunen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finlaurrekoen bigarren itzuliko bigarren saioa. Bertan kantatuko du ALBEko Jone Uria bertsolariak, Bastidako saioan lortutako puntuazioari esker. Aupa Jone! Saio honetan lortutako puntuen arabara lortuko du edo ez BTNko finalera sartzea. (Algortatik autobusa aterako da). Informazio gehiago: http://albe.eus/txapelketa-nagusia-2017/743-btnko-finalaurrekoen-azken-aurreko-saioa-aupa-jone