Herria guardia zibilez beteta aurkitu dute altsasuarrek gaur goizean. Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasu auziaren epaian zigortu eta aske ziren gazteak atxilotu ditu Guardia Zibilak. Gazteak epaitu dituzten magistratuek eman dute atxilotze-agindua, eta atxilotuak Madrilera bidean eroan ditu poliziak. "Guaixe"-k jakinarazi du 16:00etan eroango dituztela epailearen aurrera.