Zigorra bi guardia zibilakaz 2016ko jaietan taberna batean izandako liskarragatik izan da. Terrorismo-akusazioa baztertu eta "kalteak, desordena publikoa eta mehatxuak" eta "agintearen aurkako atentatua" egotzi dizkiete gazteei.
Altsasuko zortzi gazteei denera 79 urteko espetxe-zigorra ezarri diete Auzitegi Nazionaleko epaileek. Horren aurrean, Altsasukoak Aske ekimenak elkarretaratzeak deitu ditu arrastirako: 19:00etan, Gorlizko udaletxean; 20:00etan, Plentziakoan; eta 21:00etan, Erandiokoan.
Zigorra bi guardia zibilakaz 2016ko jaietan taberna batean izandako liskarragatik izan da. Terrorismo-akusazioa baztertu eta "kalteak, desordena publikoa eta mehatxuak" eta "agintearen aurkako atentatua" egotzi dizkiete gazteei.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!