Aldi berean, hildakoaren intimitatea errespetatzea ere eskatu du udal-agintariak.
Getxoko alkatea den Imanol Landak bere atsekabea agertu du A.G. 29 urteko getxoztarraren heriotzagatik; gaur goizaldean zendu da, Artatzako biribilgunean izandako trafiko-istripuan. Modu berean, familiari bere doluminak agertu dizkio eta Ertzaintzari ere igorri dizkio, hildakoa horren kidea zelako.
Aldi berean, hildakoaren intimitatea errespetatzea ere eskatu du udal-agintariak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!