Euskarazko mikro-antzerkiak helduko dira Begoña jauregira aste-akabuan

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 19a, 10:00
Ekimenaren aurkezpena. © GETXOKO UDALA

Joan den barikuan, ekainaren 15ean, Getxoko Udalak udako antzerki-programazio zabala aurkeztu zuen, Algortako Begoña jauregian, eraikin horren 100. urtemugan. Hilaren 22an (barikua), euskarazko lehenengo antzezlanak ikusi ahal izango dira.

Mikro-antzerkiko zikloan, hainbat antzezpen izango dira ibilbide zabaleko euskal autore eta antzezleen eskutik; hala nola, Isidoro Fernandez, Olatz Beobide, Aizpea Goenaga, Tessa Andonegi edo Ainhoa Aierbe. Denera, 20 bat minutuko zazpi antzezlan dira eta horietatik honako lau hauek euskaraz ikusteko aukera izango da: "Ganba alaia 2.0", "Ser o influencer", "Pisu ez-partekatua" eta "Me too". Beste hiru obra gazteleraz eskaintzen dabiltza: "Ojos que no ven", "Último Habsburgo", "Nomofobikak". Emanaldi bikoitzetan ikusi ahal izango dira antzezlanak, bariku, zapatu eta domeketan. Sarrerak doan batu daitezke Begoña jauregiko galerietan, Ereagako turismo-bulegoan eta Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Aurretik eska daitezke 944 910 800 telefonoan eta infoturismo@getxo.eus posta elektronikoan.

Eskaintza kultural hori kokatzen da Getxoko udalak eta Horacio Echevarrieta industrialariak finantzatutako eta Ricardo Bastida arkitektoak garatutako eraikuntza horren 100. urteurrenaren barruan. Koldo Iturbe Kultura zinegotziak adierazi duenez "Getxoko Udalak, EHUko Unesco 'Kultur Paisaiak eta Ondarea' Katedraren partaidetzagaz, kokapen pribilegiatu batean dagoen espazio horren erabilera ipini du jomugan, eta horretarako hainbat ekintza eta ekitaldi izango dituen programa bat jarri du abian, bide batez galerien erabilpen artistiko eta kulturala bultzatzen eta hori dena getxotarren eta bizkaitarren eskura ipintzen”.

Halaber, programazioak elkartasun-izaera izango du;  antolatzaileak itsulapiko bat ipiniko du, kolaboratzeko Zabalketa GKEk aurrera daroan SolidaridUp ekimenagaz. Egitasmo horren helburua da udalerriko enpresek eta dendek elkartasunaren eta garapenerako lankidetzaren alde aktiboki parte hartzea.

Programazioa

Ekainak 22, barikua

  • 18:00 "La gamba feliz 2.0" (gazteleraz). Isidoro Fernandezek eta Olatz Beobidek antzeztuko dute, Aizpea Goenagaren zuzendaritzaren pean.
  • 19:00 "Ser o influencer" (gazteleraz). Ainhoa Artetxe Uriarte eta Nerea Elizalde, Casimiro Aguzak zuzenduta.
  • 20:00 "Ganba alaia 2.0" (euskaraz). Isidoro Fernandezek eta Olatz Beobidek antzeztuko dute, Aizpea Goenagaren zuzendaritzaren pean.
  • 21:00 "Ser o influencer" (euskaraz). Ainhoa Artetxe Uriarte eta Nerea Elizalde, Casimiro Aguzak zuzenduta.

Ekainak 23, zapatua

  • 18:00 "Ser o influencer" (euskaraz). Ainhoa Artetxe Uriarte eta Nerea Elizalde, Casimiro Aguzak zuzenduta.
  • 19:00 "Pisu ez-partekatua" (euskaraz). Iñigo Dierez eta Asier Oruesagastigaz, Ander Azurmendik zuzenduta.
  • 20:00 "Ser o influencer" (gazteleraz). Ainhoa Artetxe Uriarte eta Nerea Elizalde, Casimiro Aguzak zuzenduta.
  • 21:00 "Piso In-compartido" (gazteleraz). Iñigo Dierez eta Asier Oruesagastigaz, Ander Azurmendik zuzenduta.

Ekainak 24, domeka

  • 18:00 "Ser o influencer" (gazteleraz). Ainhoa Artetxe Uriarte eta Nerea Elizalde, Casimiro Aguzak zuzenduta.
  • 19:00 "Me too" (gazteleraz). Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe aktoreakaz, Aitor Gabilondok zuzenduta.
  • 20:00 "Ser o influencer" (gazteleraz). Ainhoa Artetxe Uriarte eta Nerea Elizalde, Casimiro Aguzak zuzenduta.
  • 21:00 "Me too" (gazteleraz). Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe aktoreakaz, Aitor Gabilondok zuzenduta.

Ekainak 29, barikua

  • 18:00 "Ojos que no ven" (gazteleraz). Nati Ortiz de Zaratek eta Carmen Pardok antzeztuta, Olatz Beobideren zuzendaritzaren pean.
  • 19:00 "Nomofobikak. Enganchadas a la red" (gazteleraz). Olatz Beobide, Belén Cruz eta Amaia Lizarralde.
  • 20:00 "Ojos que no ven" (gazteleraz). Nati Ortiz de Zaratek eta Carmen Pardok antzeztuta, Olatz Beobideren zuzendaritzaren pean.
  • 21:00 "Nomofobikak. Enganchadas a la red" (gazteleraz). Olatz Beobide, Belén Cruz eta Amaia Lizarralde.

Ekainak 30, zapatua

  • 18:00 "Me too" (gazteleraz). Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe aktoreakaz, Aitor Gabilondok zuzenduta.
  • 19:00 "Piso In-compartido" (gazteleraz). Iñigo Dierez eta Asier Oruesagastigaz, Ander Azurmendik zuzenduta.
  • 20:00 "Me too" (euskaraz). Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe aktoreakaz, Aitor Gabilondok zuzenduta.
  • 21:00 "Pisu ez-partekatua" (euskaraz). Iñigo Dierez eta Asier Oruesagastigaz, Ander Azurmendik zuzenduta.

Uztailak 1, domeka

  • 18:00 "Pisu ez-partekatua" (euskaraz). Iñigo Dierez eta Asier Oruesagastigaz, Ander Azurmendik zuzenduta.
  • 19:00 "Me too" (euskaraz). Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe aktoreakaz, Aitor Gabilondok zuzenduta.
  • 20:00 "Piso In-compartido" (gazteleraz). Iñigo Dierez eta Asier Oruesagastigaz, Ander Azurmendik zuzenduta.
  • 21:00 "Me too" (gazteleraz). Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe aktoreakaz, Aitor Gabilondok zuzenduta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun