Uztailaren 1eko bortxaketa-saiakera salatuko dute arrastian Algortan

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 5a, 13:45
Gaur eguerdian udaletxean egin dute elkarretaratzea alderdi politikoetako ordezkariak. © GETXOKO UDALA

Getxoko Udalak dei egin die herritarrei kontzentrazioan batzeko, gaur arrastiko 19:30ean, Algortako Telletxe kaleko puntu morean.

Keltse Eiguren Berdintasun arloko zinegotzia buru dutela, Getxoko Udaleko alderdietako ordezkariek bat egin dute, gaur eguerdian, Getxoko Udaletxe aurrean egin den bost minutuko elkarretaratze isilagaz. Emakume batek uztailaren 1ean salatutako eraso sexista gaitzetsi dute horrela.

Bestalde, Getxoko Udaleko Bozeroaleen Batzordeak aho batez adostu zuen atzo gaitzespen-adierazpena. Honela dio:

  1. Bozeramaileen Batzordeak erabateko desadostasuna adierazten du eta genero-desberdintasunean oinarritutako jarrera sexista guztiak gaitzesten ditu. Bestalde, aipatutako salaketatik ondorioztatu daitezkeen erantzukizunak ahalik eta lasterren argitzeko eskatzen du.
  2. Erasotako emakumeari elkartasuna adieraztea eta babesa eskaintzea.
  3. Berdintasuneko eta begiruneko balioak oinarri dituen gizartea lortzeko lan egitea defendatzen du, zeinean emakumeak espazio publikoan askatasunez ibili daitezken eta hori libre erabili dezaketen, nahi beste kaletik lasai ibili daitezken, eta sexu-harremanak norekin, noiz eta nola izan nahi dituzten erabaki dezaketen, hitz batez, emakumeen nahia erabat errespetatzen.
  4. Getxotar guztiei, gizon zein emakume, dei egitea, emakumeen kontrako eraso guztien aurka egin dezaten eta emakumeak iraintzen dituzten eta eraso sexistak bultzatzen dituzten jarrerak onar ez ditzaten.
  5. Erakunde kontzentrazioa egiteko dei egitea, uztailaren 5ean, osteguna, 12:00etan, udaletxeko eskaileretan. Bestalde, herritarrei dei egin die egun berean biltzeko, Telletxe kaleko puntu morean, 19:30ean.
  6. Emakume elkarteei eta Berdintasun Kontseiluan parte hartzen duten erakundeei dei egitea bereziki deialdiarekin bat egiteko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun