Bildutako pertsonek kanpainaren irudia, esku bat, osatu zuten 100 kartelakaz. Mosaikoa udako jaietan errepikatuko da, hau da, Algortako, Itzubaltzetako, Portu Zaharreko eta Areetako jaietan.
Herritarrek osatu zuten atzo, domekan, eraso sexisten kontrako lehenengo mosaikoa, Aixerrotan, Nazioarteko Paellen Txapelketaren egunean. Getxoko Udalak "Getxon eraso sexistei planto!" goiburu pean antolatutako kanpainaren baitan egin zen.
Bildutako pertsonek kanpainaren irudia, esku bat, osatu zuten 100 kartelakaz. Mosaikoa udako jaietan errepikatuko da, hau da, Algortako, Itzubaltzetako, Portu Zaharreko eta Areetako jaietan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!