Gaueko 00:00etan eteten da egunero Getxoko igogailuen zerbitzua, baina erlojuan izandako arazo baten ondorioz Portu Zaharrekoak lanean jarraitu zuen zapatu eta domeka bitarteko goizaldean, auzoko jaien lehenengo gauean hain zuen. Hori aprobetxatu zuten hainbat lagunek bertara sartu eta hainbat kalte egiteko, Udalak prentsa-ohar baten bidez azaldu duenez.
Ateak bortxatu eta lekutik atera zituzten, eta kabinako koadroan zirkuitulaburra eragin zuten, bertako kamera ateratzeaz gain. Gainera, txiza egin zuten igogailu barruan. Domeka eguerdirako kalteak konpondu zituzten udal-langileek.
Honenbestez, Udalak berriro eskatu die herritarrei igogailuak behar bezala erabili eta, haietako batean zer edo zer jazoz gero, Udaltzaingoari deitzeko.