Egin beharreko lanak aldiroko ikuskatze-planaren barruan daudela adierazi dute udal iturriek. Gogoan hartu behar da igogailua hainbat orduz hondatuta egon zela Portu Zaharreko jaietan, hainbat ezezagunek egindako kalteak zirela eta. Udalak ez du argitu oraingo mantentze-lanek gertakari haregaz zerikusia ote daukaten.