Aipatutako berbaldiaz gainera, zabalik daude jendearentzat proiektuari buruzko hiru erakusketa informatiboak, urriaren 15era arte (RKEn, Andra Mariko kiroldegian eta Villamonteko kultur etxean). Gainera, www.hapo-getxo.eus webgunean kontsulta daiteke Planaren Aurrerakinari buruzko dokumentazio dena; era berean, hiritarrek parte-hartzeko inkesta dago bertan.