Hala, egun batez, pertsonak izango dira gune bi horietako kaleetako protagonistak, ingurumena eta hiriko espazio gizatiarragoa eta bizitzeko egokiagoa denaren osaera errespetatuko lituzkeen mugigarritasun iraunkorra aldarrikatzeko asmoz.
Autorik gabeko eguna 08:00etatik 20:00etara izango da, eta horregatik, Algortako eta Areetako erdiguneetako hainbat kaletan mugatuta egongo da aparkamendua eta ibilgailu pribatuen zirkulazioa, herriko kirol klubek antolatuko dituzten jolas-jarduerak egiteko: puzgarriak, haurrentzako zirkuituak, bizikletak... 12:00etatik aurrera. Hartara, baimena emango zaie soilik kale horietan dauden garajeetatik irten behar duten ibilgailuei.
Muga horiek ez diete eragingo garraiobide publikoei eta aurretik Udalaren baimena jaso duten bertako establezimenduen ibilgailuei (eskaerak: ingurugiroa@getxo.eus)
Areetan itxiko diren kaleak, honako hauek:
Mayor, Amistad (Las Mercedes eta Mayorren artean), Paulino Mendivil (Barria eta Amistaden artean), Santa Ana (Gobela eta Mayorren artean), Bidearte, Club (Las Mercedes eta Mayorren artean), Bidebarrieta (Gobela eta Mayorren artean), Zalama (Las Mercedes eta Mayorren artean), Arlamendi, Negubide eta Joaquin Arellano (Mayor eta Gobelaren artean).
Eta Algortan:
Algortako etorbidea (Telletxetik Torreneraino), Telletxe (Boluetik Algortako etorbideraino) eta Amezti.
Udalak eskatzen du ibilgailuak kentzeko adierazitako kaleetatik, programatutako jarduerak ez oztopatzeko. Gune horietan aparkatutako ibilgailuak garabiak kenduko ditu.